
BIZKAIKO CAMPUSA
GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO
ZIENTZIEN FAKULTATEA
Sarriena auzoa z/g.
48940 Leioa (Bizkaia)
T.: 946 012 353 F.: 946 013 399
www.gizarte-komunikazio-zientziak.ehu.es

Hasierako profila
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek, sartzeko baldintzak betetzeaz gain, gaurkotasun-albisteen, kulturaren eta hizkuntzaren gaineko interesa eduki behar dute. Ikasleek izan behar dute sortzaileak, irudimen handikoak, komunikatzaile onak, abangoardistak, kritikoak, idealistak eta sentiberak. Garrantzitsua da, baita ere, behatzaileak izatea eta ikus-oroimena edukitzea. Horrez gain, ikasleek zinemazaleak izan behar dute.
Hezkuntza-programaren helburuak
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketen asmoa da ikasleei ezaupide egokiak helaraztea, gizarte-komunikazioen testuinguru aldakorra analizatzeko eta testuinguru horretan jarduteko gai izan daitezen. Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturan helburu hori lortzen da ikasketa-programa osatzen duten irakasgaiak ikuspegi teoriko eta praktikotik landuz, programa egokitu egin daiteke, ibilbideen eta lan-munduan dauden profil profesionalen arabera.
Formazio akademikoa praktika-programa zabal batekin osatzen da. Programa horri esker, ikasleek, tutorea lagun dutela, praktikak egiten dituzte hedabide, prentsa-kabinete eta ikus-entzunezko enpresa nagusienetan, eta profesionalen munduko lan-prozesu eta dinamikak zuzenean ezagutzen dituzte.
Lantzen diren diziplinak
Lizentziatura honetako ikasketa-planaren asmoa da ikasleek ikus-entzunezkoen eremuak berezko dituen diziplinak menderatzea. Horretarako, lantzen dira, batetik, hedabide sozialetan erabiltzen den ekoizpen-sistema; bestetik, sormen-prozesuak aurrera eramateko behar diren ezaupideak eta trebeziak, eta azkenik, kultur produktuen eta garatze bidean dauden ikus-entzunezko narrazio berrien analisia.
Curriculum ildoak edo ibilbideak
Hautazko irakasgaietan eta aukera askeko kredituetan ildo jakin bati jarraituz gero, ondoko lau espezialitateetako bat lor daiteke:
Titulazioaren 2. ziklorako sarbidea
Beste edozein titulazio edo unibertsitateko lehen ziklotik.
Beste titulazio batzuetako 2. zikloetarako sarbidea
Titulazio honen lehenengo zikloa gaindituta, honako ikasketa hauetara sartu daiteke:
Beste unibertsitateekiko harremanak. Mugikortasun-programak
Praktikak enpresetan eta erakundeetan
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateak txandakako formazio-praktikak eskaintzen dizkie ikasleei, titulazioari lotutako enpresen mundua errazago ezagutu dezaten. Enpresa-zorro aktiboa eta askotarikoa daukagu, 500 enpresa, erakunde eta instituzio publiko eta pribatu baino gehiagoz osatua. Horiek guztiek bigarren zikloko ikasleentzako hezkuntza-lankidetzarako praktikak eskaintzen dituzte eta gure titulazioetan aurreikusitako profil profesional guztiak hartzen dituzte.
Lan-irteerak
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatuek lan egin dezakete hedabide sozialetan (sorkuntza, ikus-entzunezko produkzioa eta errealizazioa, plangintza eta programazioa, kritika), komunikazio-kabineteetan eta, oro har, zeregin hauek betetzeko gai diren profesionalak behar dituzten sektoreetan: ikus-entzunezko komunikazioaren eskaria eta problematika aztertzea, ekoizpen-prozesuak antolatzea eta planifikatzea, eta aldaketa kulturalak eta komunikazio-merkatuak ikertzea.
Kredituen banaketa
